Komunikadores 2017 Jardunaldia

Hurrengo asteazkenean, 2017ko azaroaren 22an burutuko da Komunikadores jardunaldiaren hamalaugarren edizioa. Gonbidatua izan den enpresa Move Branding Agencia de Comunicacion izango da, eta honek, lan egiteko prozesuak, lan giroa eta orain arteko kanpainak erakutsiko ditu.
Jornada honek bi helburu izango ditu: Alde batetik, ikasleek enpresen inguruko testigantzak eta haiek erabilitako lan metodologiak ezagutu ahal izango dute. Beste aldetik, ikasleek profesionalekin interaktuatzeko eta haien etorkizun laboralerako interesgarria iruditzen zaien galderak egiteko aukera izango dute.

Komunikadores 2017 jardunaldiko datuak:

  • Tokia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditorioa.
  • Eguna: Asteazkena, 2017ko azaroaren 22an
  • Ordutegia: 12:00-14:00

Programa:
● 12:00 Jardunaldiaren eta Joseba A. Etxebarria Ikus-entzunezko Komunikazioaren
eta publizitatearen irakaslearen gonbidatuen presentazioa.
● 12:15 Move Branding S.L. agentziaren lan eta prozeduren erakusketa Patxi
Fernandez (founder & general manager) eta Marisol Ruiz (founder & creative director)-ekin
● 13:00 Ikasleen galderak profesionalei
● 14:00 Jardunaldiaren itxiera
--
Leer en castellano

No hay comentarios:

Publicar un comentario