Gaur hasi eta urriaren 27ra arte, Bilbao Seriesland jaialdia izango da. Guztira, 25 herrialdetan ekoiztutako 100 websail aukeratu dira jaialdian lehiatzeko. Aurten, emanaldiak Bilboko Multicine zinema-aretoetan izango dira, sarrera dohanik! Halaber, hogei bat proiektu aurkeztuko dira EITB Multibox aretoan izango den Bilbao Seriesland Market delakoan. Bertan, izen-eman zuten enpresek bilera, hitzaldi eta ekimen ezberdinetan parte hartuko dute. Jaialdiari amaiera emateko Guggenheim Bilbao Museoan sariak banatzeko ekitaldia egingo da.
Jaialdiak oihartzun eta garrantzi handia hartu du, eta, horren erakusle, Netflixek 2016an Bilbon Fikzioko Serie Onenaren eta Emakumezko Aktore Nagusi Onenaren sariak irabazi zituen “Osmosis” seriearen eskubideak erosi ditu, eta 2015ean Zuzendari Onenaren saria irabazi zuen serie argentinarra emititzen du: “Daemonium”.
Izen berria, egoitza berriak, asko dira aurtengo nobedadeak! Ez ezazu galdu eta parte hartu!
Info +: http://newsletters.lvcomunicacion.es/view/571
Leer en castellano

No hay comentarios:
Publicar un comentario